Larunbatean eginen du Aek-k 15. karpa. Goizeko 10:30etatik aurrera ekitaldi ugari izanen diraKostalapeko parkean (Trinitarioetan) jarriko duten karpan: kantuz ardo dastaketa, dantzari txikiak, mus txapelketa... Bazkaria ere antolatu dute. 20 euroan eskuratu daitezke txartelak euskaltegietan. Arratsaldean musika izanen da protagonista: The Trikiteens taldeak ekinen dio eta The Pertur Band izanen da gero.