Eduardo Valencia web analista da, Liman izan da lanean azken urtean. Bere lanaz mintzatu zaigu lehenik eta gero Peruko hiriburutik haratago, oihanean, Andeetan eta desertuan ezagutu dituen bazterrez ere aritu gara. Lezkairuko parkea pasa den astean zabaldu zuten. Ioar Cabodevilla eta Bixente Taberna urbanistek hainbat xehetasun eman dizkigute hiriko zonalde berri horri buruz. Mikroipuina Jasone Osoro idazleak igorri digu, gaur. Gorka Bereziartua kazetariak Eibarko entrenatzaile, Gaizka Garitanok Almerian izan zuen jokaera aztertu du. Nepalen, Katmandun izan den lurrikara izugarriaz hitz egin dugu Felipe Uriarte mendi gidari eta himalayistarekin. Iritziaren tartean, bi idazle nafar: Angel Erro eta Jon Alonso.