Ostiralero legez, Iruñeko zinegotzien Biltzar Ttipia gurean. Legealdiko azkena izan da. Ezkerrako Edurne Egino, Nafarroa Baiko Aitor Lakasta eta Bilduko Eva Aranguren Irrintzi Dorrean izan dira. Euskaraz bizi nahi dugu. Bihar, Anaitasunan eginen den festa handiaren xehetasunak eman dizkigu jaiaren zuzendari artistiko Eneko Olasagasti aktoreak. Asteburuko zine estreinaldiak aurreratu dizkigu Aitor Abaroa kritikoak. Lander Garro idazleak helarazi digu mikroipuina. Nafarroako Hitza gehigarriaren webgune berriaz mintzatu zaigu Ion Orzaiz, Berriako kazetaria. Irribarre mehar batekin amaitu dugu saioa Edu Lartzanguren sortzailearen eskutik.