Stephen Moran duela hogei urte etorri zen Irlandatik Iruñera bizitzera. Etorri bezain pronto hasi zen euskara ikasten. Urteotako esperientzia azaldu digu. Maite Inda, Kontseiluko kideak Anaitasunako euskararen aldeko jai handiaren azken orduko xehetasunak eman dizkigu. Hauteskundeen aurreko giroaz hitz egiteko Diario de Noticias egunkariko politika arloko kazetari Ibai Fernandez izan da gure artean. Irrintzi Aterpean, Felipe Uriarte mendizalea eta Xatur Larralde lorezaina bildu ditugu.