Erroldako datuei erreparatuta Nafarroak hirugarren urtez jarraian herritarrak galdu ditu. 2014an 636 herritar gutxiago izan ziren eta guztira 640.154 bizilagun ditu Nafarroak erroldatuta. 2009. urtean hasi zen biztanleria gutxiagotzen baina nabarmen egin zuen behera 2013an: 3.687 herritarrek utzi zuten erroldan izateari.
Nafarroan bizi diren atzerritarrak 55.777 dira, %8,7. Afrikatik etorritakoak dira %28,5, Amerikatik iritsitakoak %24 eta Asiatik etorritakoak %4,2.
42,6 urtekoa da Nafarroan erroldatutako gizonezkoen bataz besteko adina; emakumezkoena 41,4 urtekoa. Erroldatutakoen %52,2 gizonezkoa da eta %47,8 emakumezkoa. 15 urte baino gutxiago dute %15,7k; 15 eta 44 urte artean daude %38,3; 45 eta 64 urte artean %27,1 eta 65 urtetik gorakoak dira %18,9.