Metropoli Forala 2015-04-21

Euskalerria Irratia 2015ko api. 21a, 11:36

'El corralito foral' liburua plazaratu du Ivan Gimenez kazetariak. Azken ehun urteetan Nafarroa kontrolatu duten eliteen eta bere loturen inguruko lana da. Elkarrizketa egin diogu goizean irratian. Amaitu da huateskundeetarako zerrendak aurkezteko epea. Aurki hasiko da kanpaina. Horren aurretik programak eta mezuak begiratzen hasi gara Santi Leone historialariaren eskutik. Gaur aztergai nagusi bi izan ditugu. Batetik UPN alderdiaren leloa, Navarrisimo. Bestetik, Partido Popularrak euskararen exijentzia jausteko egin duen proposamena, Ana Beltran buruzagiaren esanetan, erdaldunak ez diskriminatzeko. Apirilak 25, larunbatean, Anaitasunan euskararen aldeko besta handia izanen da. Elkarrizketa sorta egiten ari gara aste honetan. Gaur, Zoila Berastegi aktorearekin, euskaratik eta euskaraz sortzeari buruz mintzatuko gara. Ion Celestino, The Broken Brothers Brass Band taldearen azken diskoa aurkeztera etorri zaigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!