Arrakasta itzela izaten ari da Ene kantak ekimeneko lagunak 'Oneka' DVDarekin eta baita izen bereko ikuskizunarekin ere. Asteburu honetan Donostian izan dira, eta hirutan bete dute Aquariumeko areto nagusia. Bi saio egin zituzten larunbatean eta beste bat igande goizean. Ikuskizuna ohi baino are ederragoa izan zen, aktoreek gibelean, dekoratu bezala, egiazko arraiak zituztela. Marko konparaezina, zinez. Bestalde, DVDaren 4.800 ale saldu dituzte jada. Gogoratuko denez, etekinen erda Euskalerria Irratiarentzat dira, eta beste erdia Ene kantak-en hurrengo ikuskizuna finantzatzeko. Beraz, DVDa oraindik ez baduzu eskuratu, hemen duzu aukera. Eta ikuskizuna ez baduzu ikusi, aurki Iruñerrian horretarako beta izanen duzu, iagndean, apirilaren 26arekin, atarrabiako Kultur Etxean izanen baitira.