Aste zazpi txiotan labur biltzeko Iker Tubia tuiterlaria. Osasunaren partiduaren analisia egiteko Aritz Agirre kirol kazetaria. Mikroipuina idazteko Karmele Jaio. Musikaren tartean, Urtzi Iraizoz txistularia. Horiexek, besteak beste, gaurko gure saioan. Baina hori baino gehiago ere. Atzo, ekonomia solidarioaren azokan izan ginen. Beste mundu posible dela erakusten diguten hainbat lagunen hitzak entzuteko parada izan dugu. Larunbatean, Anaitasunan eginen den jaialdiari begira elkarrizketa sorta hasi dugu gaur. Xabier Oliden, euskara irakasle euskaldun zaharra eta Kiko Urmeneta, ikasle euskaldun berria izan dira gure artean.