Trafiko ordenantza berriak ez du behartzen minusbaliatu txartela autoaren matrikularekin lotzera

Euskalerria Irratia 2015ko api. 20a, 10:11

Gida baimenik gabeko ezinduek ere izanen dute aparkatzeko txartela.  

Iruñeko Udalak trafikoaren ordenantzaren aldaketa onartu berri du. Minusbaliatuen txartelak nola banatu zehaztu dute. Aldaketa horri esker, gida baimenik ez duten ezinduek ere aukera izanen dute txartela jasotzeko. Txartel horiek gainera ez dute zertan auto zehatz batzuetako matrikularekin lotuta joan eta itsuei ere bideratuko dizkete.

Urtebeterako diren txartelak bi urterako eska daitezke ordenantzaren aldaketari esker. Elbarriak garraiatzeko kotxe edo auto berezientzat ere eska daiteke txartela, baina horiek bai, matrikularekin lotura izanen dute. Elbarritasunen bat duten kideek eskura dezakete txartela, minusbaliatuen baremoan zazpi puntu baldin badituzte gutxienez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!