Nafarroa osoan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute bihar Faltzesen

Euskalerria Irratia 2015ko api. 17a, 18:25

Sortzen elkarteak antolatzen du euskaraz ikasi eta bizitzearen aldeko jaiaren seigarren edizioa, “Euskara herria josten” lelopean.

Euskararen Legearen araberako zonalde “ez euskalduna” haurrak D ereduan matrikulatzeko aldarrikapenaren inguruan sortu zen jai hau duela sei urte, hango familiek eskatuta. Artaxoan, Larragan, Mendigorrian, Villatuertan eta Oibarren ospatu dute orain arte. Aurten Faltzesen txanda da.

Euskal eskola publikoaren alde lan egiten duen Sortzen elkartetik adierazi dutenez, aurtengo festa zertxobait ezberdina izanen da “Vascuencearen legeari zirrikitua ireki baitiogu urteetako lanari esker. Euskaraz ikasteko eskubidea zabalduko dugu Nafarroa osora.”


Joan den larunbatean eremu ez euskalduneko hainbat hautetsik sostengua erakutsi zioten festari: Karlon Moriones Antoñanzas  eta Mikel Ayape (Kaseda), Rafa Bargues (Zangotza),  Ricardo-Guillen (Iratxeta), Maider Zabalza (Iratxeta), Pablo Azcona (Lodosako alkatea),  Enrique Ataun (Lodosa), Jose Mari Ros (Abarzuzako alkatea), Victorio Tapiz  eta Miguel Cabañas (Miranda Arga), Ramon Muruzabal (Leotz) eta Oteitzako zinegotziak.

Apirilaren 19ko egitaraua

FORU PLAZAN:

. 10etan, hamaiketakoa eta dianak gaitariekin herrian barna.
. 11etan, makaia dantza taldearen emanaldia.
. 12etan, faltzeseko musika bandaren irteera “el piloneraino”.
. 12:30etan, “neskak gara eta zer?” zirko ikuskizuna.
. 13:30etan, eskertza ekitaldia: euskara herria josten ari gara !. baigorria abesbatza, uharteko dantzariak eta makaia dantza taldea, eta faltzeseko joteroak.
. 16etan, dantzaldia: nunca es tarde (faltzesekoak)+ marianitoz blai+ trikidantz
. 20etan, garbiketa auzolana.
Herri bazkaria:
. 14:30ean, faltzeseko pilotalekuan. bonoak 10 euro.

GIZARTE ETXEKO PLAZAN:

. 10:30etatik 18:00etara, hamarratz txokoa, puzgarriak eta mural herrikoia.
. 11:00etatik 13:00etara, euskaraz mintza (haurrentzako jolasak).
. 11:00etatik 14:00etara, tailerrak.
. 16:30ean, ginkana: “faltzes ezagutu dezagun”.
. 18:00etan, zonaldearen itxiera eta garbiketa auzolana.

LA AURORA PLAZA:

. 10:30etatik 14:30etara, kaiku txokoa: tailerrak.
. 10:30etatik 14:30etara, herriko astoekin paseoan.
. 10:30etatik 14:30etara, txalaparta tailerra.
. 11:30etan, zigor magoa
. 12etan, kantu eta jolasak.

KARRIKADANTZA ETA ANIMAZIOA:

. visonaren zentroa irekita egongo da (erakusketa, bideo emanaldia, bisita gidatuak … )
. 10:30etatik 14:30etara eskulangileen azoka herriko kaleetan.
. 11:30etan, txalaparta ibiltaria foru plazatik.
. 11:30etan, faltzeseko eta argako mirandaren erraldoien irteera gizarte etxetik.
. 12:00etan, orreaga fundazioko kantuz herrian barna.
. 12:00etan, gurpiletako zezentxoen bilkura eta kalejira: dantzariak (faltzes eta uharte), iruñerriko zanpantzarrak, xapiru trikitixa eskolako trikitilariak...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!