Iruñerriko hautetsien solasaldian hiru ordezkari izan ditugu: Eguesibarko alkateorde eta Geroa Baiko kide, Ioseba Orduña, Barañaingo EH Bilduko zinegotzi, Oihaneder Indakoetxea eta Antsoaingo Ezkerrako zinegotzi Koldo Pla. Asteburuko zine estreinaldiak aurreratu dizkigu Aitor Abaroa kritikoak. Erronkari ingurura txangoa egiteko ibilbideak erakutsi dizkigu Kike Diez de Ultzurrunek. Nerea Erbiti kantariak ekarritako jazz erritmoekin amaitu dugu saioa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!