Atzera bota dute ikurrina jartzeagatik Etxalarko Udalaren aurkako epaia

Euskalerria Irratia 2015ko api. 17a, 10:06

Etxalarko Udalak herriko jaietan udaletxean ikurrina zintzilikatu zuelako auzitara jo zuen Nafarroako Gobernuak, Ikurren Nafarroako Legea urratu zelakoan. Forma akats batek ordea atzera bota du epaia.

Iruñeko epaitegiaren erabakia forma akats batengatik bota dute atzera. Nafarroako Gobernuak Etxalarko Udala eraman zuen auzitara herriko festetan ikurriña zintzilikatzeagatik. Nafarroako Ikurren Legea urratzen zuelakoan jo zuen Gobernuak Udalaren aurka. Auzitegira jo baino lehen baina, beharrezkoa zen Nafarroako Gobernua Etxalarko udalarengana zuzentzea. Halakorik egin ez zuelako Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Etxalarko Udalari.

Etxalarko Udalak helegitea aurkeztu zuen argudio horrekin; udalari ohartarazpena egin behar ziola Nafarroako Gobernuak auzitara jo aurretik. Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Etxalarko Udalari, baieztatuz hain zuzen, beharrezkoa zela Nafarroako Gobernua aurrez udalarengana zuzentzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!