Arrosadian, auzoaren diagnostikoa egiten ari da bizilagunen elkartea. Bazterrean utzita eta hainbat arazo dituen auzo horren berri eman digute Alberto Uriarte eta Oihana Loreak. Sanferminetako zortzi afixa finalisten kritika artistikoa egin du gurean Joseba Beramendi Exprai marrazkilariak. Irrintzi aterpean mendizale bildu ditugu: Felipe Uriarte eta Katalunian, Sitgesetik gertu, basoaren barruan bizi den Eider Elizegi. Mikroipuina Hasier Larretxeak idatzi du. Azoka solidarioa bihartik igandera arte zabalik izanen da Iruñeko autobus geltoki zaharrean. REAS elkarteko kide eta Landare elkarteko kudeatzaile David Garnatxok eman dizkigu xehetasunak. Edu Lartzanguren kazetariaren gogoetarekin eman diogu errematea gaurko saioari.