Konstituzionalak kalamu taldeak arautzeko Nafarroako legea bertan behera utzi du

Euskalerria Irratia 2015ko api. 16a, 10:05

Espainiako Gobernuak aurkeztu du helegitea, “osasunaz eta segurtasun publikoaz foru arauak dituen eskumenak urratzen dituelako”.

Herri ekinaldi legegile baten bidez iritsi zen lege proposamena Nafarroako parlamentura. 2014ko azaroaren 27an onartu zuen kalamu elkarteen jarduna arautzen zuen legea. Garai hartan ohartarazi zuen Espainiako Gobernuko ordezkaritzak Nafarroako arauak Espainiako Estatuarenak diren hainbat eskumen urratzen zituela.

Espainiako Gobernuaren helegitea tramitera onartu da eta foru araua bertan behera utzi du, baina, ez du esan nahi Auzitegi Konstituzionalak helegitearen mamiaz erabakirik hartu duenik.

Nafarroako Parlamentuan kalamua arautzeko legearen alde egin zuten alderdi guztiek UPNk eta PPNk izan ezik – aurkako botoa eman zuten-.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!