Bat. Puntu bat. Osasunaren atzoko partiduaren kronika egin digu Aritz Agirrek. Bat ez, zazpi. Astea zazpi txiotan labur bildu du gurean Iker Tubia tuiterlariak. Zazpi ez, bi. Mundu paraleloak aztertu ditu gaurko saioan Santi Leone historialariak. Demokrazia paralelo batean, beldurgarria da herritarrek bere nahia botoen bidez adieraztea. Diario de Navarrak, Podemos autodeterminazioaren alde egon litekeela idatzi du. Hori, jakina, mehatxu bat litzateke. Mehatxua edo eskubidea, noski. Euskara ez da arraroa. Hala dio Ekaitz Santazilia filologoak ikerketa batean. Hori azaltzera etorri zaigu Irrintzi dorrera. Mikroipuina, Danele Sarriugarte idazleak helarazi digu.