Mendiaundi meategien proiektua Europan eztabaidagai

Euskalerria Irratia 2015ko api. 10a, 15:40

Mendiaundin (Aurizberri, Erroibar, Nafarroa) silizea ustiatzeko harrobi ireki baten proiektua burutzeko asmoa dago, Silide Navarra S.L. enpresak bultzatuta.

 

Mendiaundin (Aurizberri, Erroibar, Nafarroa) silizea ustiatzeko harrobi ireki baten proiektua burutzeko asmoa dago, Silide Navarra S.L. enpresak bultzatuta. Proiektu hau Europako Natura 2000 sare babestuan kokatzen da, Alduide Mendian hain zuzen ere. 

Harrobiaren egitasmoak zenbait ibairen iturburuetan ere eragiten du: Ebro eta Errobi ibaira isurtzen dutenak.

Jordi Sebastiá, “Los Verdes / ALE” taldeko eurodiputatuak kezka azaldu dio Europar Parlamentuko Batzordeari, Nafarroako Gobernuak legediak ematen ez dizkion ingurugiroko eskumenak bere gain hartzen dituelako. Horregatik, mugaz gaindiko ingurugiroko ebaluazioa bultzatzea eskatzen du Pirinioen bi aldeetako isurialdeetan sortuko liratekeen eraginak azter daitezen, Europako Zuzenbideek agintzen duten bezala.

Meategi proiektuek, behin eta berriro, Pirinioetako eremu babestuak mehatxatzen dituztela salatu dute proiektuaren kontrako ekintzaileek. 6.000tik gora helegite aurkeztu diztuzte. Inguruaren garapen jasangarria, natur ondarearen eta paisaiaren babesa eta bertako kultura eta bizimoduaren bultzada arrazionala aldarrikatzen zituzten.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!