Babestutako enplegua sortzeko 22 milioi euro banatuko ditu Gobernuak toki-erakundeen artean

Euskalerria Irratia 2015ko api. 9a, 09:19

Bazterketa-egoeran dauden eta lan-merkaturatzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeko dira Nafarroako Gobernuak bideratutako diru-laguntza.

Toki-erakundeek apirilaren 28ra arte Nafarroako Gobernuaren laguntzak eskatu ahal izanen dituzte. Gizarte-bazterketako egoeran dauden eta lanpostu normalizatuak eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonen lan-kontrataziorako laguntzak dira. Guztira 2.199.789 euro bideratuko dituzte horretara.

Zehazki, diru-laguntzak interes kolektiboko eta irabazi-asmorik gabeko proiektuak egiteko bideratuko dira; horiek toki-erakundeek sustatuko dituzte eta kolektibo horietako pertsonak kontratatzea izanen du xede. Modu horretan gizarte-laguntza behar dutenak gizarteratze-ibilbide bat egiteko laguntza izatea ziurtatuko da, hala, gizarteratzeko eta laneratzeko aukerak hobetu ahalko dituzte.

Baldintzei dagokienez, kontratatutako pertsonak gizarteratze-errenta jasotzen duten unitateetako kideak izan beharko dute, edo gizarte-bazterketako egoeran daudenak, gizarte-laguntza behar dutenak beren gizarteratze-ibilbidea egiteko.

Proiektuei dagokienez, 6 hilabeteko iraupena izango dute gutxienez, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Langileak data ezberdinetan sartu ahalako dira proiektuetan.

Gutxienez hiru orduko lanaldiko kontratuak

Kontratuak aldi baterako izanen dira, legeek uzten duten edozein modalitatetakoak, eta kontratuak etorkizuneko enplegagarritasuna hobetzeko ohiturak eskuratu eta beharrezko kualifikazioa izatea ahalbidetuko du. Lanaldia aldagarria izango da, 3 ordu egunean edo lanaldi osokoa (astean 30 ordutik gora).

Eginen diren lanak honako honetara bideratuko dira: kontratatutako pertsonak jarduera-eremuetan hautemandako enplegu-aztarnategietara kualifikatzera, eta arreta berezia jarriko da emakumeen enplegu-aukerak hobetuko dituzten ekintzak prestatzen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!