Nafarroako museoko Aste Santuko haurrentzako tailerrak erdara hutsean

Euskalerria Irratia 2015ko api. 8a, 08:31

Euskarari izkin egin dio Nafarroako Museoak aste honetarako antolatu dituen ekimenetan. Administrazioan Euskaraz Taldeak jakinarazi du gaztelania hutsean antolatu dituela Museoak tailer didaktiko eta sortzaileak.

Iruñeko Alde Zaharreko Santo Domingo aldapan dago Nafarroako Museoa. 1956. urtean eraiki zuen Nafarroako Gobernuak egoitza hori. Elebakartasuna ardatz hartuta du Museoak Administrazioan Euskaraz Taldearen arabera. Errotulazioa gaztelania hutsean du nahiz eta 2012ko ekainaren 26ko Nafarroako Parlamentuak onartutako legeak errotulazioa elebidun jartzeko erabakia hartu zuen.

Aste Santuko ondoko aste honetan haurrentzako tailerrak antolatu ditu Museoak modu ludiko, didaktiko eta sortzailean kultur ondarea hurbiltzeko, 5 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta. Administrazioan Euskaraz Taldeak ohartarazi du kultur programazioak bestelako ikuspegi bat behar duela, elebitasunera bilakaera izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!