Neguko uholdeek Erriberan eragindako kaltea ordaintzeko prest Espainiako Gobernua

Euskalerria Irratia 2015ko api. 7a, 14:18

Espainiako Nekazaritza eta Ingurumen ministroa, Isabel Garcia Tejerina izan da Funesen uholdeek sortutako txikizioak zenbaterainokoak diren ikusten. Galera ekonomikoak ordaintzeko konpromisoa hartu du.

Joan den neguko uholdeei begira jarri dira Espainiako Gobernuko Nekazaritza eta Ingurumen ministroa eta Nafarroako alderdi popularreko eledunak. Isabel Garcia Tejerina Funesen izan da uholdeek sortutako txikizioak zenbaterainokoak diren ikusten. Bertatik bertara izan da herriko nekazari eta abeltzainekin eta zin egin die saiatuko direla uholdeek sortutako kalteak ahalik eta eragin txikiena sor diezaieten lan egiten: "PPk gobernatzen duenean nekazariek ez dituzte galerak izanen, lan egiten dugu lehen sektorea indartzeko". Nabarmendu duen bestea, Partido Popularrak ez duela galtzen utziko nekazariek eta abeltzainek egiten duten lana. "Alderdi popularrari esker garrantzia hartzen du lehen sektoreak", ohartarazi du Tejerinak.

Nafarroako Ubidera egin du bisita Tejerinak gero. Espainiak Nafarroan duen ordezkaria, Carmen Alba, izan da harekin, Nafarroako beste alderdi popularreko ordezkariak eta baita herriko alderdi politikoetako eledunak ere.

Funesen ez ezik, San Adrianen ere izan da. UAGN, UCAN eta Consebro sindikatuko kideekin bildu eta lan saioa egin du bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!