Istripurik gabe amaitu da Aste Santuko oporraldiaren itzulera

Euskalerria Irratia 2015ko api. 7a, 09:48

Nafarroako errepideetan ez zen auto-ilara luzerik sortu eta arina izan zen autoen joan-etorria.

Istripurik gabe eta zauriturik gabe amaitu da Aste Santuko oporraldia Nafarroako errepideetan. Jai egunen hasieran bezala, bukaeran ere ez da ezbeharrik izan eta errepideetan arin joateko aukera izan zen atzo ere, nahiz eta, erkidegoan jai eguna izan.

Pirinioetako autobidean izan zen trafikorik handiena atzo iluntzean eskiatzaileen itzulera zela-eta, baina, ez zen arazorik sortu Nafarroako Gobernuaren arabera. Leitzaranen, Bideko autobidean eta Nafarroako autopistan ohikoa zen kotxeen joan-etorria. Arazorik sortu bazen Iruñeko sarrera-irteeran izan zen trafikoan auto pilaketak sortu zirelako une zenbaitetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!