Betisek 3-Osasunak 0

Euskalerria Irratia 2015ko api. 5a, 16:44

Partidaren lehen zatian eutsi diote gorritxoek, baina bigarrenean ito egin dira.

Gaur eguerdian jokatu dute Sevillan, Betis lehen sailkatuaren zelaian. Honekin Osasunak hamar jardunaldi daramatza irabazi gabe.

Bolada txarra luzatzen ari da. Tarte horretan, jokalari aldaketak, entrenatzaile berria, partidu adosteak eta osasuna auziaren leherketa eta taldeak gola lortzeko dituen zailtasunak albiste izan dira. Azken neurketetan taldeak irudi hobea eman arren, puntuak lortzeko beharra etengabe areagotzen ari da Iruñean. Mateok nahi duen taldea Sporting-en aurkako bigarren zatian ikusi ondoren, bigarren zati hori errepikatzea da helburua. Bigarren zati hori errepikatu eta noski, gola sartzea.

Gaurko partidako lehen erdian irudi hobea eman duten arren, bigarrenerako indar guztiak xahutu eta Betisen golak etorri dira bata bestearen atzetik. Golak:  1-0, M.61ean: N'Diayek,  2-0, M.67an: Rubén Castrok eta 3-0, M.88an: Jorge Molinak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!