ELAk eta CCOOk Volkswageneko hauteskunde sindikalen emaitzak ontzat jo dituzte

Euskalerria Irratia 2015ko api. 3a, 21:09

UGTk 11 ordezkari lortu ditu,  lehen baino 1 gutxiago,  CCOOk 7, CGTk 4, eta CGCk 1, lehen bezain beste, LABk 4, 1 gutxiago, eta batere ez zituen ELAk 2.

Joan den asteazkenean egin ziren hauteskunde sindikaletan bozka ematera deituak zeuden 4.352 langileetarik 3.885k eman zuten botoa, %89,27k, alegia.

ELAk eskuratutako bi ordezkariri esker Volkswageneko langile batzordean sartu da berriro hamabi urteren ondoren.

Sindikatu honek eginiko hauteskundeen balorazioan “Langileek jende gaztez osaturiko zerrenda baten alde” egin dutela dio “orain arteko saldukeria sindikalari alternatiba emateko. VWeko langileak ELAri ordezkaritza eman diote iraganarekin inongo menpekotasunik izango ez duen mezu berri bat ezinbestekotzat ulertu dutelako.”

Era berean ELAk “jasotako babesa eskertu nahi du, eta langileen beharrak gertutik jarraituko duen sindikalismo zintzoa egiteko konpromisoa hartu, hori baita Nafarroako langileriak behar duena.” Amaitzeko sindikatutik adierazi dutenez “emaitza bikain hauek ELAren Industria Federazioak Nafarroan izaten ari den emaitza onen berrespena dira. Antolakuntzaren, konfrontazioaren eta irtenbideak bilatzearen sindikalismoa indartzen dutenak hauteskunde prozesuetan jasotzen ari den babesarekin.”

Bere aldetik CCOO sindikatuak “positibotzat” jotzen du zeuzkan zazpi ordezkariak berretsi izana. Honek “lau urte hauetan eginiko lanaren bermea” dela dio sindikatuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!