Txentxo Jimenezek Aralar utzi du

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 31a, 14:03

Ez dator bat alderdiko zuzendaritzaren erabakiekin.

Txentxo Jimenez Aralr alderdiaren fundatzaileetako bat izan zen, 2001ean. 2003tik 2011 indar politiko horretako Nafarroako koordinatzailea izan zen. Atzo baja tramitatu zuen alderdiko zuzendaritzaren aitzinean, Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez. Egunkari horren arabera, Jimenez ez dago ados Aralarrek EH Blduren barruan hartu duen rolarekin. Egun, Parlamentuko bigarren lehendakariordea da. Maiatzeko foru hauteskundeetarako zerrendetatik at geratua zen. Jimenez Jaenen jaio zen, eta Berriozarren bizi da izan 10 urte zituenetik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!