"Aldaketa integratzailea" da Geroa Bairen xedea foru hauteskundeetan

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 31a, 13:57
Geroa Bairen Parlamenturako zerrendaren aurkezpena (Argazkia: @geroabai

Parlamenturako zerrenda aurkeztu du koalizio abertzaleak.

Uxue Barkos izanen da zerrendaburua, eta haren atzetik joanen dira Manu Aierdi, Koldo Martinez, Unai Hualde eta Virginia Aleman. Zerrendako azkena Daniel Innerarity filosofoa izanen da. Tartean, hainbat herritako alkategaiak eta bestelako hautetsiak izanen dira.

Barkosek “ohoretzat” jo du halako zerrenda baten burua izatea, eta haien helburua dela “aldaketa integratzaile, sakon eta iraunkorra lortzea”. Foru presidentegaiak azpimarratu du aldez aurretik ez dutela inolako marra gorririk jartzen aldaketa horretako partaide izan daitezkeen indarrei begira, baina halaber zehaztu du ez dutela “beste mota bateko aldaketarik” onartuko. “Ez dugu nahi Nafarroa hautsi bat, txirotzea eragin dezaketen politikak eginen dituena, baina ezta bere kulturaz eta bere historiaz harro ez dagoen Nafarroa ere”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!