Uxue Barkos: "Geroa Baik Nafarroako aldaketaren protagonista izan behar du"

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 28a, 18:54

Iruñeko Udalerako zerrenda onartu zuten unea. (Argazkia: @itziargomez)

Foru Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako zerrendak onartu ditu koalizioko Batzorde Nagusiak.

“Gure gizartean aldaketaren aldeko deiadarra argi entzun daiteke, eta aldaketa horretan Geroa Baik protagonista oinarrizkoa izan behar du”. Hala adierazi zuen atzo Uxue Barkosek, koalizioaren Kontseilu Nagusiaren bilkuran. Barkosen arabera, “erronkari ez zaio beldurrik eduki behar, eta ez zaie utzi behar beldurraren mezua zabaltzen”. Izan ere, “bada krisiari aurre egiteko beste modu bat, politika egiteko beste modu bat, eta bada gaitasuna gizarte bidezkoago bat lortzeko”. Ingurumari horretan, “Geroa Bai aldaketa horretako eragile nagusietako izan daiteke eta izan behar du”. Barkosen arabera, Geroa Bairen gizartearekiko konpromisoa oso argi dago: “Nafarroa nafarrentzat berreskuratu behar dugu, erakundeak berreskuratu behar ditugu, ekonomia eta balore krisiari aurre egiteko gauza den gizarte bateko kide izatearen harrotasuna berreskuratu behar dugu”.
Atzoko ekitaldian, foru Parlamenturako zein Iruñeko Udalerako zerrendak onartu zituzten. Zerrendaburuak, hurrenez hurren Uxue Barkos eta Itziar Gomez, lehendik ere erabakita zeuden.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!