Hildakoak, Juan Miguel Arregi Razkin lakuntzarra da. 49 urte zituen eta larunbatean, martxoaren 28arekin, pairatu zuen lan istripua. Noainen autoentzako osagaiak egiten dituen enpresan ari zen beharrean, eguerdiko 12:05ean buruan kolpea hartu zuelarik metalezko pieza batekin. Noaingo Osasun Etxeko guardiako taldea berehala bertaratu zen, eta anbulantzia medikalizatua eskatu zuen. Cordovillako suhiltzaileen parkeko anbulantziak zauritua Nafarroako Ospitalera eraman zuen. Arregi Razkinek han eman zuen azken hatsa, atzo.