Zangozarren %81i kezka eragiten diete Esako lanek

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 30a, 12:49

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Xabier Errea soziologoak egin du ikerketa.

Esako urtegia handitzeko lanek kezka handia eragiten diete zangozar gehienei. Zehazki, %81 kezkaturik daude Esako lanen inguruko gorabeherekin, eta herritarren erdiak baino gehiago beldurturik bizi dituzte lanok, eta haien kontra daude.

Urtegiaren handitzearekiko jarrera finkatzeko tenorean ideologia erabakigarria da: eskuindarren artean gehiago dira proiektuaren aldekoak; eta ezkertiarren artean, kontrakoak. Adina edo generoa bezalako faktoreak ez dira horren garrantzitsuak.

Ikerketa Josetxo Beriain irakasleak zuzenduriko ‘Aldaketa dinamikak gizarte moderno aurreratuetan’ izeneko master ikastaroaren karietara egin du Xabier Errea 28 urteko soziologoak, eta 137 orrialdeko lan horrekin 9,5eko nota jaso du, Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!