Julio Soto txapeldun, hirugarrenez

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 28a, 22:09

Julio Soto, txapela janzteko unean (Argazkia: erran.eus)

Saio bikaina egin du Sotok, eta Alberto anaia zendu berriari eskaini dio txapela.

Saio biribila egin du Julio Sotok, hasieratik eta amaierara arte. Zortziko handian, zortziko txikian, Xabier Terrerosekin jokatu duen buruz-burukoan, kartzelako gaian... Merezimendu osoz eraman du txapela. Hori lortzen duen hirugarren aldia da. Anaia Alberto zendu berria gogoan izan du hala hasierako agurrean nola amaierakoan. “Alberto, hartu itzazu / besarkada bihozdunak / gutxi barru aurrez aurre / emango dizkizugunak”, modu hunkigarri horretan eskaini dio txapel irabazi berria. Elizondoko pilotalekuan pilaturiko 1.250 bertsozaleak zutik jarri dira, Sotoren saio bikaina txalotzeko.

Aipatu bezala, Xabier Terreros lehiatu da Sotorekin buruz-burukoan, eta hartara bera izan da bigarren. Puntu banaketa honako hau izan da: Soto, 797,5; Terreros, 759; Lazkoz, 446,5; Estanga, 430,5; Fernandez, 420,5; Fuentes, 412,5; Zelaieta, 411; Karrika, 405.

Guztira 33 bertsolari izan ziren txapelketa hasi zutenak eta finalera bitarteko 9 saioetan lehian aritu direnak: 2014ko abenduan kanporaketa fasea jokatu ondotik, otsailaren 7tik martxoaren 15era bitarte 5 final-laurden eta 3 finalaurreko jokatu dira.

Beñat Zamalloaren Berriako kronika zabalagoa, hemen.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!