Istripua 11.57etan gertatu da rally honen lehen edizioa egiten ari zirela. Auto bat bidetik atera da Mues herriaren irteeran, NA-129 (Lodosa-Los Arcos-Acedo) errepidean eta han zegoen ikusle bat harrapatu du bi hanketako tibia eta peroneak hautsiz. Zauritua Garcia Orcoyen Ospitalera eraman dute ambulantzia medikalizatu batean. Beste bi zaurituak bertan hartatu dituzte antolatzaileek prestatutako larrialdi zerbitzuetan.