Prebentzioa hobetzea, arreta integrala eskaintzea eta autonomia bultzatzea. Horiek dira Indarkeria Matxistaren Aurkako Foru Legearen helburuak. Berrikuntza garrantzitsua ere badakar: seme-alabak ere biktimatzat jotzen ditu.
Legeak hobetu egiten du indarkeria matxistarekinn zerikusia duten alorretako profesionalen formakuntza eta koordinazioa: irakaskuntza, osasungintza eta gizarte zerbitzuak. Garrantzi berezia ematen dio irakaskuntzan prebentzio lana egiteari. Biktimen babeserako neurrien optimizazioa bultzatzen du. Eta laguntza ekonomikoa eta etxebizitza lortzeko laguntza hobetu egiten ditu.
Legeak indarkeria matxistaren biktimatzat jotzen ditu emakumea izateagatik indarkeria pairatzen dutenak edo genero arrazoiengatik bazterketa neurrigabea pairatzen dutenak, eta horren ondorioz kalte fisiko, psikologiko, sexual edota ekonomikoak jasotzen dituztenak zein jaso ditzaketenak.