Nafarroako Gobernuak onartu du 2015eko Lan Eskaintza Publikoaren (LEP). Denera deituko diren 358 plazetatik 209 Osasungintzaren alorrekoak, 134 hezkuntzakoak, 10 Suhiltzaileen Kontsorziorakoak eta beste 5 desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat izanen dira. Plaza hauez guztiez gain, Justizia Administrazioaren alorrean Estatuak deituko dituen beste 30 gehiago izanen ditu Nafarroako Gobernuak.
Eskainiko diren lehen lanpostuak suhiltzaileenak izanen dira. Deialdia apirilaren bukaerako Nafarroko Bultetin Ofizialean argitaratzea espero da. Ondoren etorriko dira osasungintza alorreko 89 plaza eta urtearen bigarren erdian beste guztiak.
Hezkuntzari dagokionean, plaza lortzen duten irakasleak 2016-2017 ikasturtean lanean hastea da helburua.
Mailaren arabera, 180 postu A mailakoak izanen dira: 28 mediku espezialista, 20 lehen mailako arreta mediku, 7 lehen mailako arreta pedriatra, 20 bigarren hezkuntzako irakasle, 14 Hezkuntza Departamentuko ikuskari, psikologo kliniko bat, psikiatra bat, 19 zerbitzu medikuetako buru, 67 zerbitzu medikuetako atal buru eta 3 unitate kliniko buru. B mailakoak 163 dira: 6 Osasun Mentaleko erizain espezialista, 50 erizain, 100 maisu-maistra eta 7 gizarte langile. C mailakoak dira suhiltzaile 10 plazak.
albokoan, 1; Dermatologia M-Q eta Benereorologiaren albokoan, 1; Digestio Aparatuaren albokoan, 1; Kardiologiaren albokoan, 2; Erradiagnostikoko albokoan, 2; Medikuntza Fisiko eta Errehabiltazioaren albokoan, 1; Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiaren albokoan, 1; Barne Medikuntzaren albokoan, 1; Obstetrizia eta Ginekologiaren albokoan, 1 eta erizainen 9 lanpostu daude hutsik.
- Osasun Mentala: Psikologo Klinikoko plaza bat hutsik dago; Psikiatriako albokoaren 1; eta Osasun Mentalean espezialista den erizainen 6 lanpostu daude hutsik.
Hezkuntzan, 134 plazatatik, 100 maisuentzat izango dira, 20 Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, eta gainerako 14ak Departamentuko Ikuskapen arlorako.