Trafiko dentsitatea Belateko eta Almandozko tuneletan Europako Batasunak ezartzen duena baino handiagoa da. Hori horrela, tunelak bikoiztu egin beharko ditu Nafarroako Gobernuak 2019rako. 150 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dute horretarako. Luis Zarraluqui Sustapen Kontseilariak esan du azpiegiturez hornitu behar dela eremu hori, arazo baten aurrean egoki artatu ahal izateko.
N-121-A errepidean eginen dituzte hainbat hobekuntza Zarraluquik jakinarazi duenez. Izan ere trafikoa oro har errepide horretan handia izaten da eta ebakuatzeko arazoak sor daitezke egokitzapen lanak egin ezean: Pertsonak zein autoak larrialdi batean ebakuatzeko zailtasunak izan daitezke eta baita suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratzeko ere".
Azpiegitura berritu eta zenbait aldaketa egin beharko lireteke Belate eta Almandozko tunelak bikoizteko eta horrek guztiak 150 milioi eurotako inbertsioa egitea dakarrela jakinarazi du Sustapen kontseilariak. 2019rako amaitu beharko lituzkete bikoizte lanekin.