Aldaketa Sozialaren Aldeko Batzarraren 14 ardatzak bere egin dituzte EH Bilduk, Podemosek eta Equok

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 25a, 12:58

Aldaketa Sozialaren Aldeko Batzarrean herritarrek adosturiko oinarriak gauzatzeko lan eginen dutela hitz eman dute hiru alderdietako ordezkariek.

Aldaketa Sozialaren Aldeko Batzarreko kideek azken hilabeteotan adosturiko 14 ardatzak oinarri izanen dituzte EH Bilduk, Podemosek eta Equok hauteskundeen ondotik. Nafarroan aldaketa politiko, ekonomiko eta soziala ezartzeko oinarrizko proposamen horiekin lan eginen dutela hitz eman dute alderdi horien ordezkariek.

Aldaketa Sozialaren Aldeko Batzarreko eledun Iñaki Justesek azaldu duenez, 2013an sortu zuten haien plataforma aldaketaren alde dauden hainbat gizabanakok, eta kideen artean badira aldaketaren alde dauden indar guztietako ordezkariak. Justesen hitzetan, haien manifestuarekin bat eginez alderdiek "hitz ematen dute gizarte zibila, gizarte mugimenduak, herritarrak aintzat hartuko dituztela".

"Ardatzekin bat egitea herritarrekin bat egitea da"

EH Bilduren izenean, Adolfo Araizek esan du datozen hilabeteetan Nafarroako erregimena irauli eginen dela, eta EH Bilduk prozesu horretan herritarrekin bat egin nahi duela.

Podemoseko Hector Fernandezen arabera, "sistema bidegabe guztiek sortzen dituzte biktimak, baina kapitalismoari amaiera ematen ez bazaio biktima gehiegi izanen dira". Erakundeetan aldaketa eta bereziki sistemarena ezinbestekotzat jo ditu Fernandezek.

Equoko Albergak nabarmendu duenez, "14 ardatzekin konpromisoa hartzea herritarrekin konprometoitzea hartzea da" eta auzolanean lan egiten segitzearen aldeko apustua egin du.

14 ardatzak

Honatx Batzarrak adosturiko 14 ardatzak:

1) Osoak eta eraginkorrak diren eskubide sozial, ekonomiko eta laboral batzuen alde -lana, etxebizitza, osasuna, heziketa, pentsioak edo ardurak-murrizketa eta pribatizazioei aurre egiteko zerbitzu publiko eta komunitario, unibertsal eta doakoetan oinarrituta.

2) Krisiaren eraginak pairatzen dituztenentzat laguntza berezi batzuen alde, gazteriari, luzaroko langabetuei, baztertzearen arriskua eta aniztasun funtzionala dutenei zuzenduta.

3) Berdintasunean oinarrituriko gizarte baten alde, ondasunaren eta lanaldi banaketan oinarrituta, lan ihardunaldiaren murriztapenaren bitartez, gutxieneko soldata duina eta gehiengo soldata, oinarrizko errenta unibertsala eta genero-berdintasuna eremu guztietan indartuz.

4) Pertsonengan eta naturan oinarritzen den ekonomiaren alde, zorraren eta legez kontrako zorraren ez ordaintzearen giza auditoria baten ondorioz, beste ekoizpen, kontsumo eta energia sozial eta ekologiko iraunkor batean oinarrituko dena, emankortasun eta elikadura subiranotasuna bultzatuz, ekoizpen lankidean, eta AHTa, errauskailuak, goi-tentsio bideak edo fracking-a bezalako azpiegiturei uko eginez.

5) Ekonomiaren sektore estrategikoetako defentsa publikoaren alde, banku publiko sendo baten sorrerarekin, banku etikoari laguntza indartuz eta banku pribatuei behar zaien kontrola eginez baita erabateko erantzukizunaren kontrol zorrotzak ezarriz energia, garraioak, teknologia berriak, komunikazioak, pentsioak, heziketa, osasuna edo mendekotasuna bezalako sektore estrategikoetan.

6) Fiskalitate progresibo baten alde, zehatzagoa, solidarioagoa eta ekologikoagoa den eredu bateruntz, non gehiago duenak eta gehien kutsatzen duenak gehiago ordaindu dezan, zerga-iruzurraren kontrol zorrotzago bat eta paradisu fiskalen ezabapena.

7) Giza Eskubide zibil, politiko, kultural eta digitalen alde, osoak eta eraginkorrak, inor baztertu gabe, sektorerik ahulenei atentzioa jarriz.

8) Publikoaren kudeaketaren birsorkuntzaren alde, gobernu irekia bermatzen duen gardentasun legearen bidez, CAN-eko kontu-ikuskapena, alderdietako, sindikatuetako eta elkarteen barne demokrazia garatu -diru-laguntzak ikuskatuz- eta ordezkari politikoen eta kargu publikodunen baita Eliza Katolikoaren pribilegio guztien ezabapena.

9) Demokrazia parte hartzaile baten alde, hauteskunde-legea aldatuz proportzionalagoa eta zehatzagoa ezarriz, parte hartze bideak handituz -ILPak, erreferendumak, eta hiritar biltzarrak- eta aurrekontu parte hartzaileen instituzionalizazioa.

10) Prozesu parte hartzaileen bidez aldaketa sakonak marko politikoko maila desberdinetan dakartzan haustura demokratikoaren alde; Nafarroan antolaketa sozial eta politikorako eredu berria landu dadin, erabakitzeko eskubidea bermatu (autodeterminazioa), kargu publiko guztiak demokratikoki aukeratu edo Europar Batasunarekiko erlazioen berrikuspegia, Madrilgo eta Bruselaseko inposaketei plante sozial eta instituzionala erabiliz.

11) Bakea eta bizikidetasunaren alde, elkarrizketa inklusiboan, gizartearen parte hartzean eta giza eskubideetan oinarritutako bake-prozesu baten bidez. Militarismoaren kontra, Bardenasetako tiro Poligonoa errefusatuz.

12) Euskara bultzatzearen alde baita hiritar guztion hizkuntza eskubideen babesaren alde ere, euskararen ofizialtasuna Nafarroa guztian bermatuz.

13) Kultur zentroetako ko-kudeaketa edo plan estrategikoak, hutsik dauden autogestiorako espazio publikoak eskuragarri jarri eta softwarea eta kultura askeak bultzatzen duen kultura herrikoi, aske eta parte hartzailearen alde.

14) Garapen lankidetzarako eta nazioarteko solidaritatea aurrekontuen % 0,7a bermatzen dituen lankidetzarekiko eta solidaritatearekiko konpromisoaren alde.

Giza, sindikal eta politika eragileen baita hiritarron parte hartzea eta mobilizazioa beharrezkoak dira proposatzen dizuegun ekimen honetan baita gainontzeko guztietan ere, denon artean gizarteak eskatzen duen aldaketa sakona bermatzea gure helburua baita".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!