Euskal presoen sostengurako taldeen aurkako operazioa izan da gaurkoa, bereziki presoei medikuntza laguntza zein laguntza psikologikoa eskaintzen dien Jaiki Hadi kolektiboaren kontrakoa. Fernando Arburua mediku eta preso ohi nafarra Donostian atxilotu dute, eta Oihana Barrios psikologoa Iruñean. Barriosen Tejeria kaleko etxea denbora luzez miatu dute.Biok torturak pairatu dituzten pertsonekin egiten dute lan.
Haiez gain Etxerat elkarteko bi kide atxilotu dituzte: Nagore Lopez de Luzuriaga bizkaitarra atxilotu dute eta Izaskun Abaigar arabarra. HAien etxebizitzak miatzeaz gain, Etxeraten Gasteizko egoitzan ere izan da Guardia Zibila.
Urtarrilean atxilotu zituzten euskal presoen abokatuen kontrako polizia operazioaren jarraipena da gaurkoa. Ordukoari Mate izena jarri zioten. Gaurkoari, Pastor.
Bestalde, Iruñean Polizia Nazionalak Egoi Irisarri atxilotu du Espainiako Polizia Nazionalak. Irisarrik berak azaldu duenez, torturatu zuen guardia zibila ezagutu eta torturatzaile esan dio, eta horregatik atxilotu dute.