Onartu dezatela 2010etik langileek dirutza galdu dutela, galarazi dietela. Sindikatuaren kalkuluen arabera, 400 milioi euro lirateke lau urteotan lansarietan jaso ez dutena. 2010ean %5 murriztu zizkieten soldatak, 2011an izoztu egin zizkieten, 2012an aparteko ordainsaria atzeratu zieten eta 2013an izoztuta zuten oraindik soldata. Gauzak horrela egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean, eskatuz, onartu dezatela dirutza zor dietela administrazioko langileei eta itzuli diezaietela.
Nafarroako Gobernuari agiria emateaz gainera, Parlamentuko alderdi guztiei ere helarazi diete, euren egoera aztertu eta etorkizunean irtenbidea eman diezaioten.