Euskara ez da hizkuntza bakartua. Euskaldunak ez gara hain isolatuta bizi izan. Horren inguruko ikerketa egin du Nafarroako Unibertsitate Publikoko filologo, Ekaitz Santaziliak eta horren berri ematera etorri zaigu. Nafarroako gaurkotasun politikoaz aritu gara Berriako Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez kazetariekin. Gaurkoan hiru idazle gurean: Aingeru Epaltzaren eskutik jaso dugu minutu bateko manifestua. Uhinetako mikroipuina igorri digu Eider Rodriguezek. Ernesto Prat berriozartarrak, “Orpoz orpo” izenduruko liburua idatzi du eta eleberriaren pasarte zenbait ere irakurri dizkigu. Txantreako Etxe kaleratzerik Gabe Plataformako kide bi izan dira gure artean, Iruñeko auzo horretan etxebizitzekin dituzten arazoez solasean: Irune Tobajas eta Alvaro Sada.