Maiatzaren 11tik 13ra zinemara joan ahal izanen da 2,9 euroren truke. Baina eskaintza profitatu ahal izateko, ikusleek www.fiestadelcine.com webgunean erregistratu beharko dute, astelehenetik aurrera, akreditazioa jasotzeko. Bi salbuespen izanen dira: 14 urte baino gutxiago eta 60 baino gehiago dituzten pertsonak. Horiek akreditaziorik gabe gozatu ahal izanen dute eskaintza berezia. Gainontzekoek, txarteldegian sarrera erosterakoan akreditazioa erakutsi beharko dute.