Diputatuen Kongresura eramanen du Geroa Baik gaur foru hobekuntzaren legea defendatzeko eta babesteko beharrezkoa duen erreforma. Modu horretan, Uxue Barkosek Nafarroaren autogobernua babestera jo nahi du, LOFCA, erkidegoen finantziazioa arautzen duen legea erreformatuta. Talde mixtoak aurkeztuko du bihar erreformaren proposamena eta tramitera onartzea espero dute.
Aldaketarako bidean
Datozen hauteskundeei begira eta bereziki Gizakerrek Diario de Noticiasentzat egindako inkestaren emaitzez galdetuta, Barkosek uste du agerian uzten dutela aldaketa beharrezkoa dela Nafarroan eta hori erdiesteko arduraz jokatu behar dutela alderdiek.
Bere burua presidente ikusten duen galdetuta, urrunegi joatea dela esan du eta presarik ez dagoela horretarako. Aniztasunean eta bazterketarik gabeko aldaketaren bila jo behar dela uste du Geroa Baik.