Laura Perezek bere lan taldea aurkeztu du, Podemos-eko primarioetara begira

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 23a, 13:26

Laura Perez zerrendaburu izanen den taldean beste hainbat izen ere izanen dira, tartean: Ainhoa Aznarez PSNko Iruñeko Udaleko zinegotzi ohia, Eduardo Santos abokatua, Tere Saez Berdintasun Teknikaria eta Iñigo Pascual pilotari ohia.

Nafarroako Podemos-Ahal Duguk primarioak eginen ditu asteazkenetik igandera, foru hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendako kideak aukeratzeko. Alderdiko idazkari nagusi Laura Perezek zerrendaburu izateko lehian parte hartuko du, eta gaur bere lan taldea aurkeztu du Gazteluko plazan. Hainbat alorretako profesionalek osatzen dute. Haien artean dira Ainhoa Aznarez PSNko Iruñeko zinegotzi ohia, Iñigo Pascual pilotari ohia, Tere Saez berdintasun teknikaria eta Eduardo Santos abokatua.

“Behingoz, Nafarroan aldaketa lortzeko aukera dugu, eta aldaketa horri ekiteko aldatu nahi den errealitatea ongi ezagutzen duten pertsonak behar dira: irakasleak, sendagileak, juristak, ekonomialariak, kooperazioaren alorreko profesionalak”, azaldu du Perezek. “Gure xedea beste alderdiekin akordio programatikoak lortzea da, azalean eta mamian egiazko aldaketak eragin ahal izateko”, gaineratu du. Inkestek eta Andaluziako hauteskundeek utzitako emaitzez esan du onak direla, eta alderdi ezkertiarrek gero eta indar gehiago dutelako eta aldaketa gertuago sumatu daitekeelako.

Asteazkenetik igandera, hau da, hilaren 25etik 29ra bozkatu ahal izanen da Nafarroako Podemos-Ahal Duguren primarioetan, podemos.info webgunean.

Nafarroako Podemos-Ahal Duguk primarioak eginen ditu asteazkenetik igandera, foru hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendako kideak aukeratzeko. Alderdiko idazkari nagusi Laura Perezek zerrendaburu izateko lehian parte hartuko du, eta gaur bere lan taldea aurkeztu du Gazteluko plazan. Hainbat alorretako profesionalek osatzen dute. Haien artean dira Ainhoa Aznarez PSNko Iruñeko zinegotzi ohia, Iñigo Pascual pilotari ohia, Tere Saez berdintasun teknikaria eta Eduardo Santos abokatua.

Behingoz, Nafarroan aldaketa lortzeko aukera dugu, eta aldaketa horri ekiteko aldatu nahi den errealitatea ongi ezagutzen duten pertsonak behar dira: irakasleak, sendagileak, juristak, ekonomialariak, kooperazioaren alorreko profesionalak”, azaldu du Perezek. “Gure xedea beste alderdiekin akordio programatikoak lortzea da, azalean eta mamian egiazko aldaketak eragin ahal izateko”, gaineratu du. Inkestek eta Andaluziako hauteskundeek utzitako emaitzez esan du onak direla, eta alderdi ezkertiarrek gero eta indar gehiago dutelako eta aldaketa gertuago sumatu daitekeelako.

Asteazkenetik igandera, hau da, hilaren 25etik 29ra bozkatu ahal izanen da Nafarroako Podemos-Ahal Duguren primarioetan, podemos.info webgunean.



EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!