Osasunaren egoera, berdegunean eta bulegoetan, aztertu dugu Aritz Agirre kazetariarekin. Santi Leone historialariarekin gaurkotasunari erreparatu diogu. Miren Peña, 43 urteko antsoaindarrak bere buruaz beste egin zuen atzo. Ostiralean, hipoteka berriro negoziatzeari uko egiten ziotela jakinarazi zioten bankuan. Datozen ordu eta egunotarako hainbat elkarretaratze deitu ditu Hipotekak kaltetutako plataformak. Solasaldi sozialaren tartean, gaiaz mintzatu gara hiru lagunekin: Saioa Zabaltza ekonomialaria, Ion Orzaiz kazetaria eta Maria Zulaika gizarte langilea. Karmele Jaio idazleak helarazi digu gaurko mikroipuina. Iritziaren tartean, beste hiru adiskide: Mikel Irizar kazetaria, Aitor Etxarte irakaslea eta Iñigo Astiz poeta.