ESAko urtegian egiten ari diren lanek mugimenduak sortzen segitzen dutela ohartarazi du gaur ESA gehaigorik Ez plataformak. Urtegiaren inguruan bizi diren herritarrak beldur direla diote, nahiz eta, egoerari aurre egiteko indarrak batu dituzten.
ESAren lanek sortzen duten segurtasun eza salatzeko martxa antolatu du plataformak. Arriskuaz gainera, informazioa izkutatzen ari direlakoan daude, Ebroko Ur Konfederazioak ez dielako aspaldian urtegiaren inguruko daturik eman.
Irtenbidea Esa gehiagorik Ez plataformarentzat proiektua geldiaraztea litzateke. Behin hori lortuta, ikerketa bat egin, urtegia ongi aztertu eta adituek erabakitzen dutenarekin orain arte sortutako kaosa konpontzea litzateke.
Igandean eginen dute martxa, Zangozatik ESAko urtegira. Goizeko bederatzietan abiatuko dira.