Metropoli Forala 2015-03-18

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 18a, 12:04

Solasaldi politikoaren tartean, Bilduko Bakartxo Ruiz, Aralarko Patxi Zabaleta, Geroa Baiko Manu Aierdi eta Ezkerrako Joseba Ezeolazarekin UPN alderdiaren krisiaz eta CANeko ikerketa batzordeaz aritu gara.
David Garnatxo abokatu eta REAS elkarteko kideari, Nafarroako erregimena amaitzera ote doan galdetu diogu.
Iruñea hegoalderantz zabaldu ahal izateko harresiak bota zituzten duela mende bat. Gaiaz hitz egin dugu Ioar Cabodevilla eta Bixente Taberna arkitektoekin.
Jasone Osoro idazleak igorri digu mikroipuina.
Mikel Aramendi analistarekin Espainiako Ciudadanos alderdiaren fenomenoa aztertu dugu.
Ainhoa Aranok udaberriarekin lotura duten abestiak aukeratu dizkigu.
Cervantes idazlearen gorpu arrastoez aritu gara Gorka Bereziartua kazetariarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!