Zer da?
Elaide sare sozial bat da. Kalean eta Interneten euskal hiztun asko dabiltza zaletasunak eta interesak partekatzen, jendea ezagutzen, aktualitatea komentatzen, planak egiten, euskara ikasten... Pertsona horientzako bilgune bat da Elaide eta euskara ikasten ari direnen bidelaguna.
Zer eskaintzen du?
Hitz egiteko eta harremanetarako tokia; planak egiteko agenda; parte-hartzaileen artean edozein gairi buruz kontsultak egiteko lekua; denbora librerako baliabideak; euskarari buruzko galderetarako gunea; euskara lantzeko atariak; blogak elkarrekin egiteko orriak; eta norberaren proiektuak proposatzeko lekua.
Zer egin dezakezu?
Hitz egin, hartu eta eman, proposatu... Nahi duzuna. Sare sozial honetan denok daukagu zer eman eta zer jaso, eta trukearen bidez eta auzolanean handitu nahi genuke, sarean eta plazan.
Nafarroan Euskara Zerbitzua duten toki entitate hauek eratu dute elaide.eus:
Agoitzek, Aezkoak, Antsoainek, Arangurenek, Artzibarrek, Atarrabiak, Auritzek, Barañainek, Basaburuak, Berriobeitik, Berriozarrek, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Burlatak, Eguesibarrek, Esteribarrek, Etxaurik, Erroibarrek, Erronkaribarrek, Galarrek, Garesek, Imotzek, Luzaidek, Malerrekako Mankomunitateak, Odietak, Oltzako Zendeak, Orkoienek, Orreagak, Sakanako Mankomunitateak, Uhartek, Ultzamak, Zaraitzuk eta Zizur Nagusiak.
Ika Euskaltegiak, AEK, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Zubiarte Euskaltegi Publikoa eta Mintzakide Elaiderekin elkarlanean ari dira.