Metropoli Forala 2015-03-16

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 16a, 11:56

Nafarroako bertsolari txapelketaren berri Lorea Arburua, Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak eman digu. Atzo, Burlatan jokatu zen saioari erreparatu diogu bereziki. Iker Tubia tuiterlariak astea zazpi txiotan labur bildu digu. Gorritxoen eta Alcorconen arteko partidua eta Osasuna klubaren egoeraz aritu gara Aritz Agirre kirol kazetariarekin. San Raimundo izan zen atzo, eta Fiteroko bestak aprobetxatuz, Guardia Zibilaren kuartel berria inauguratu zuten. Sotanak eta txapel okerrak argazkian. Horri buruz mintzatu zaigu Santi Leone historialaria. Metamusikaz, musikaz solastu gara Urtzi Iraizoz txistulariarekin. Mikroipuina Danele Sarriugarte idazleak helarazi digu. Solasaldi sozialaren tartean, Paris 365 Elkarteko kide Saioa Zabalza ekonomialaria eta Salhaketa taldeko kide Eduardo Santos abokatua izan dira. Hipotesia proposatu diegu. Iritsi zarete gobernura. Zein izanen lirateke hartuko zenituzketen lehenengo neurriak?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!