Eneko Lazkozek ez ezik, Oskar Estangak ere patrikaratu du gaur Burlatan finalerako txartela. Lazkozek 338,5 puntu batu ditu, eta Estangak 321,5. Hirugarren Saioa Alkaiza sailkatu da, 316,5 punturekin. Antsoaindarra oso gutxigatik ez da finalean sartu. Haren atzetik geratu dira gaurko finalerdian Aritz Saragueta (305,5), Migel Mari Elosegi (302,5) eta Oier Lakuntza (294).
Final handia martxoaren 28an jokatuko da, Elizondoko pilotalekuan.