Sanz, Iribarren eta Mirandaren agerraldiak eskatu ditu Geroa Baik

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 12a, 19:46

Argazkiak: navarra.es

Lourdes Goikoetxeari galdera egin dio Osasunaren zorraren segimenduaz.

Miguel Sanz presidente ohiaren eta Francisco Iribarren eta Alvaro Miranda ekonomia kontseilari ohien agerraldia eskatu du Geroa Baik. Helburua: Osasuna auziaren inguruko azalpenak eman ditzatela. Koalizio abertzaleko parlamentari Manu Aierdiren diurikoz, “agerraldiok garrantzi handikoak dira”; Izan ere, “eduki zituzten kargu instituzionalak direla-eta datu asko eman ditzakete Nafarroako Gobernuaren eta Osasunaren arteko harremanaz”. Aierdik halaber Osasunaren zorraren segimenduaren inguruko galdera zuzendu dio Lourdes Goikoetxea Ekonomia kontseilari eta presidenteordeari, gai honen beraren inguruan. Koalizioak espero du presidente ohiak eta kontseilari ohiek agerraldi eskaera onartzea, “gertatutakoa argitzen laguntzeko eta nafar jendarteari azaltzeko administrazioak eta Gobernuak denbora tarte horretan legearen arabera eta nafarren interesak defendituz jokatu ote zuten”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!