Aurtengoa Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdien 21. edizioa da. Orotara bost sao izanen ditu. Lehena Lakuntzan eginen dute larunbatean, hilaren 14arekin, herriko zineman. Azken saioa, ekitaldi nagusia, maiatzean izanen da, Burlatan. Lehen eskualdekako lau saioetan parte hartzeko dagoeneko 400 kantarik eta 42 musika tresna jotzailek eman dute izena. Nafarroako edozein ikastetxeetako ikasleek parte har dezakete jaialdiotan. Banaka, binaka ala taldeka aurkez daitezke. Nafarroako Kantuzaleen Elkarteko Amaia Dominguez da jaialdion koordinatzailea. Aurten, ekimena babestu dute Baztango, Lakuntzako, Orkoiengo, Berriozarko eta Burlatako udalek, baita Baztango Kilikili dendak, Muga akademiak, Axular liburu-dendak eta Idoia Oteiza ile-apaindegiak ere. Ezin ahantzi daiteke Nafarroako Gobernuak jada ez duela euro bakar bat ere ematen, jaialdiok antolatzeko.
SAIOAK
Lakuntza: martxoak 14, 18.30, herriko zineman. 90 abeslari, musika eskolako ikasleak eta 7 soinu laguntzaile.
Elizondo: martxoak 21, 18.30, Lur Aretoan. 95 abeslari eta 9 soinu laguntzaile.
Orkoien: Martxoak 28, 18.30, Gizarte Etxean. 105 abeslari, musika eskolako ikasleak eta 15 soinu laguntzaile.
Berriozar: Martxoak 29, 19.00, Entzunaretoan. 89 abeslari eta 11 soinu laguntzaile.