Santi Leone pentsalariarekin gaurkotasunaren errepasoa egin dugu. Osasuna eta ogasunaren arteko harremanak aztergai Berriako Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez kazetariekin. Euskarazko haur eskolen aldeko jende-katea gaur. Iruñeko euskalgintzaren ordezkari Maite Indak xehetasunak. Sex-eskola antolatu du Lastotan elkarteak, sexuaz eta hezkuntzaz hausnarketa egiteko. Oihana Belokik eman digu horren berri. Eider Rodriguez idazlearen eskutik uhinetako mikroipuina gaur. Mila gazte nafar baino gehiago joan dira atzerrira azken urteotan lan bila. Gehiago dira ikasketak osatzera joan direnak. Igor Calzada Oxfordeko irakaslearekin hitz egin dugu fenomenoaz.