Nafarroako 15 ikastolen babesarekin ekinen dio Nafarroako Ikastolen Federazioaren zuzendaritzari Josu Reparazek: "Ilusioz eta erronka handia aurretik dudala jakinda ekinen diote gidaritza lanari". Ikastolak "bizitzarako ikastetxe" izaten segitzeko jardungo dela nabarmendu du Reparazek. Orain arte Lizarra ikastolako zuzendaria izan da, orain, 15 ikastola zuzentzera pasa da.
Pello Mariñelarena izan da azken 18 urteotan 15 ikastolen arduraduna. Lekukoa eman dio orain Reparazi. Nafarroako Ikastolen Federazioa bigarren mailako kooperatiba da, Nafarroako ikastolentzat esparru komun bat sortu eta elkarren artean babes emateko egina. Hori bai, ikastola bakoitzaren nortasuna errespetatu eta guztion artean elkarlanean aritzeko gaitasuna landu direla nabarmendu dute. Lan horrekin segitzeko asmoa du Reparazek orain, "lan pedagogikoarekin jarraitu, administratiboki ahalik eta efizienteki lan egin, guztien arteko kohesioa lortu eta egunerokotasunean modernizatzen jarraitzeko erronka dut aurretik".