"Euskara osasuntsu bizi dadin mendizaletasunarekin bat egiteko proposamena", hala azaldu du Josune Ortega ikastolako zuzendariak Oinez Gailurra ekimena. Mendizaletasuna eta euskara batzea da erronka. Ideia da edozein mendi edo ibilbide sinbolikoki babestea. Iaz egin zuten lehendabizikoz, Zangozako ikastolaren eskutik. Aurten bi berritasun gaineratu dituzte: Oinez Gailurra Baztan izenekoa eta Oinez gailurra Gutarra. Lehenak, Baztan bailara ezagutzeko aukera eskaintzen du eta bigarrenak Gutarrak eskaintzen dituen produktuak ezagutzekoa.
Ibilbide anitz aukeran
Internet bidez informazio gehiago jaso daiteke oinezgailurra.eus webgunearen bitartez. Promoziorako bideoa ere jarri dute martxan, oinez gailurra proiektuan nola parte hartu daitekeen azaltzen duena.